Lehen balorazioak

Mari jaiak duela gutxi utzi gaitu eta gaurkoan zuekin bildu gara, lehenengo balorapen azkarra egiteko, jaiak bukatu bezain azkar unerik onena delako. Agian ostean hurrengo egunetan bestelako azalpenak emango dizkizuegu gauzak sakontasunean argituz, eta nola ez, zuen galderei beti bezala erantzuteko prest.

Aste Nagusi berezia aurtengoa, beroa, oso beroa, ulertzen da ezta? Batzuk gehiago berotzen ahalegindu direnak.

Baina gure gaurko lehenengo hausnarketa modu positiboan burutu nahi dugu, modu positiboan, jaiak ondo egon direlako, oso ondo, esango genuke, parte hartze itzela, eta gure ustez inoiz baino argiago geratu delako jendarteak jaien kontuetan gutxienez, noren eta zeren alde egiten duen. Batzuk ezkutatu gura izango dute errealitate argi hau, baina jendartearen parte hartze itzela konpartsetan, beti leporaino, egun batean salbu, planto egunean salbu, noiz isiltasunak Areatza bete zuen lehenengo aldiz Aste nagusian goiz osoan eta arratsaldeko zati handian zehar. Eta plantoan gertatu zenaren inguruan utziguzue lehenengo hausnarketatxoa egiten, udalekoei zuzendutakoa: publikoki onartuko ez baduzue ere, jai erreferendumean galdu baino gehiago, oso porrot bortitza jaso duzuelako.

Aurten Aste Nagusiari toke berezi bat eman behar izan diegu. Plantoa, eguna zein ekitaldia, kolore beltza gehitzea adierazpen askatasunaren aldarri moduan, jai batzorde mistoaren degradazioaren salaketa, konpartsa zigortuei elkartasuna… Guztian, guzti guztian asmatu dugu, bete betean asmatu, itzelezko arrakasta izan da, eta konpartsok pozik esan dezakegu, berezia izan dela aurtengo aste nagusia, pozik gaude planteatutako kontu guztiak ondo atera direlako, baina ez gaitezen erratu, pozik bai, baina nahiago dugu, horrelako poztasunik hartu behar ez izatea, nahigo ditugu akordioak, eredua eta azken finean Jai ez hain beroak.

Jaien alde, ereduaren alde hitz egiteko, adosteko, biltzeko eztabaidatzeko eta gauzak konpontzeko gure prestutasun osoa mantentzen jarraitzen dugu. Eta jasan behar izan ditugunak jasanda, txupina kasu, oraindik ere gauzak konpontzeko eta bideratzeko gogoa daukagu, aurrean solaskiderik topatzen badugu, bestela deika eta deika arituko gara solaskideak behingoaz hartzen gaituen. Horregatik aurrekoan, planto egunean, udaleko erregistrotik alkateari berriro ere biltzeko eskaera luzatu diogu Alkateari, gauzak bideratzeko, bideratzeko gogorik baldin badu.

Aurtengo hausnarketarik garrantzitsuena hau da, jai ereduaren defentsa, jai eredu mistoa hitz eginez berreskuratu. Herriak jai eredu honen aldeko jarrera argia, oso argia azaldu duelako, eta ez ikusiarenak egitea ez litzatekeelako arduratsua izango.

Gaur ere jaiak desitxuratzen ibili diren politiko zein komunikabide batzuen jarreraren inguruan hausnarketa egin gura dugu. Gure informazioak eta prentsaurrekoak desagerrarazi, konpartsen arteko liskarrak bilatu, konpartsero disidenteak harrien azpietan bilatuz, eta konpartsok adostu duguna jendartean zalantzan jarriz, publikoki kriminalizatu gaituzte, merkatariak eta tabernariak presionatu ditugunaren buloa sortuz, gezurra esanez, argi baino hobeto demostratu den lez. Eta medio batzuekin gure limitea aspaldi gainditu da. Argiago esateko, El Correo Españolek publikoki barkamena eskatzen ez badigu, nahi duen formatuan, gurekin ez du izango jada, inolako erlaziorik. Herritarrak desinformatzekoak eta kazetarien objetibitatea galtzeak ere limitea du. Hain txarrak bagara zergatik hiri krosaren antolaketan lagundu adibidez? Aurten gertatutako guztiarekin hainbat hautagai eduki ditugu Bilboko Konpartsen bandera marroia jasotzeko, euren artean komunikabide hau, baina azkenik Isabel Sanchez Roblesek irabazi du.

Gaur egin gura dugun beste hausnarketa bat oso pozik gauden berrikuntza baten ingurukoa da: aurtengoa Aste Nagusirik garbiena izan da. Eta bereziki konpartsok edalontzi berrerabilgarrien inplantazioari esker. Gainera ezin ukatu pausu honek jendartean izan duen lehenengo ondorioa: guztiok ardura izatea Aste Nagusia garbiago bat lortzen!! Guztion ardura den heinean guztiok zoriontzeko aprobetxatu nahi dugu: zorionak Aste Nagusira hurbildu zareten guztioi eta konpartsokin batera jai-eremu garbiagoa lortu duzuen guztioi!! Ea posiblea den ahalik eta arinen Udaletxeko datuak lortzea goizetan beste urtetan jasotzen zen plastiko toneladen inguruan eta balantze teknikoagoa egin dezakegun.

Eta azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu, gurekin batera guri sostengua emanez, jaien alde, lanean aritu zareten guztiei, gure txosnetara hurbildu zareten guztiei, ekitaldi, txapelketa eta jolas ezberdinetan parte hartu duzuen guztiei, gurekin batera edalontzi berriekin birziklatzen aritu zareten guztioi, eta espreski Alde zaharreko merkatari eta tabernariei izandako jarreragatik, bihotzez, eskerrik asko. Irabazitako 2010ko Bilboko Konpartsen bandera urdina benetan merezi duzue!!

2010eko abuztuaren 21a, arratsaldeko zazpirak. Urte osoko lanaren fruitua, txupinak markatuko du, Aste Nagusia martxan jarriz ta espero dugu, guztion gozamenerako festari hasiera emanez.

32 urte dira, 31 Aste Nagusi, 1978an sorturiko zorionezko zoramen honi hasiera eman zitzaionetik, 32 urte luze, mila pasadizo, milaka lan ordu, ta ahaztu ezinezko parrandak. Gaur hemen bildu garenak, 32 urte luze hauetan Bilboko Konpartsetako Jai Batzordea osatu izan dugunak gara, 32 urte hauetan Aste Nagusiaren alde, gure gogoa, gure lana eta jakintza debalde eman dugunak bildu gara. Zertarako? Aurtengoa Aste Nagusi BEREZIA izango denaren berri emateko, Aste Nagusiaren ereduaren alde lan egiteko, Aste Nagusia bultzatzeko.

78an sorturiko ereduan sinisten jarraitzen dugu. Eredu mixtoan sinisten dugu, udala eta konpartsen artean sorturiko jai ereduan. Eta 32 urte luze hauetan, eredu hori gainbeheran dagoela ohartarazi beharrean gaude.

  • Udalak eredu pribatu baterantzako joera agertzen duelako
  • Jai Batzorde Mistoa espazio informatibo hutsa bilakatu dutelako, Aste Nagusia kudeatzeko espazio gabe utziz
  • Jaietarako aurrekontuak modu larrian murrizten direlako
  • Konpartsak zigortu, antolatu beharreko ekitaldiak debekatu, eta konpartsa berriei muntatzeko baimena ukatu egiten zaielako
  • Adierazpen askatasuna kolokan jartzen delako bere egikaritza murriztuz, edo murriztu nahiaz
  • Jai egutegia arbitrarioki aldatzen delako, interes politiko eta bestelako interes ekonomikoei jarraika, Aste Nagusiaren ohiturei muxin eginez
  • etabar

Horregatik, jaien alde, eta jaiaren onuran pentsatuz, hurrengo jarduerak planteiatu ditugu, Aste Nagusi Berezia:

  • Adierazpen Askatasunean sinisten dugulako, konpartsen aniztasun koloretsuan, aurten KOLORE BELTZA gehituko dugu, ASTE NAGUSI BELTZA irudikatuz. Horregatik txosnen koloretan, txupinaren egunean, eta bestelako ekitaldietan aurten Beltzez azpimarraturik egongo dira, jaia sustatu nahi dugulako, baina baita ere, Adierazpen Askatasunaren eskaria zabaldu
  • Eta Abuztuaren 25ean, ASTEAZKENA, konpartsa guztiok PLANTOA egingo dugu, txupinetik txupinera, goizeko hamarretatik hurrengo eguneko goizeko hamarretararte. Egun honetan konpartsak Aste Nagusiko argazkitik desagertuko gara, jai alaia ta koloretsua ez da egongo, ez lehiaketa gastronomikoa, ez xake txapelketa, ez txosnarik, ez konpartsek antolaturiko kontzerturik, ez bertso bazkaririk… finean, ez dugu jaietan parte hartuko. Konpartsa gabeko jaiak zernolakoak izan daitezken irudikatu nahi dugulako, udalak eramaten ari duen politikak nora garamatzan irudikatu nahi dugulako, horrelako astakeriarik benetan gauzatu ez dadin

Konpartsentzako erabaki gogorra izan da egun batez jairik ez egitea, PLANTOA egitea, baina beharrezkoa delakoaren ustetan gaude, egoerak exigitzen digun erabakia. Egun horretan, ez gara presente egongo. Uste dugu jendarteak urteetan konpartsekin bat egin duen moduan, egun horren fundamentuarekin guztiz adoz dagoela eta bakoitzak bere erara konpartsen plantearekin bat egingo duela. PLANTO EGUNA horretan datza, horretan bakarrik, beraz lasaitu daitezela, Aste Nagusia berotu nahi duten pertsonaia politikoak

Gure erabakiaren irudikapen praktikoa Abuztuaren 25an, arratsaldeko 13:30etan Udaletxe aurrean egingo dugun agerraldian emango dugu, bertan erabaki hau hartzera eraman gaituen arrazoiei errepasoa eman eta guretzako egun honek zer suposatzen duen azalduko dugu. Egun horretara udaletxean gurekin egotera gonbidapena luzatzen dizuegu guztio.

Beste barik, Aste Nagusi berezi honek jaien aldeko indarrak batzera bideratu gaitzan espero dugu, konpondu beharreko arazoak konpontzeko gure prestasuna berreztuz, jai arrakastatsu eta zoriontsuak izateko gure nahia azalaratzen dugu. Jakin dezatela jai ereduaren kontra, Aste Nagusiaren kontra dauden guztiei modu alai, ezberdin, indartsu eta irmoan erantzungo diegula, utzi gaitzatela bakean, utzi dezatela Aste Nagusia bakean. 2.010eko Aste Nagusia Berezia izango den bakarra izatea espero dugu, eta hurrengoak berezi ordez, Mundialak izatearen alde lan ta bizi egingo dugu.

Guztion artean egindako jai batzuen alde, guztion gozamenerako, Bilboko Konpartsakek Bilboko herriari deia luzatzen dio gurekin lan egiteko orain arte ezagutzen eta gozatzen dugun Aste Nagusi hau bere hortan mantendu dadin.

Guztiontzako Aste Nagusi bat…

Ondo pasa jaietan.

GORA ASTE NAGUSIA!!

GORA MARIJAIA!!

Edalontzi Berrerabilgarriak

Aste Nagusia jada bueltan dugu…oso egun gutxi falta dira….eta konpartserook urduritzen hasiak gara…Marijaia ondoan izango dugu berriz eta badakizue hori gure buruengan izugarrizko efektua ekarri ahal duela….baina aurten gauza bat aurretiaz lotu nahi izan dugu….oso gauza garrantzitsua: aurtengo Aste Nagusia inoiz baino garbiagoa izango da!!

Aurtengo Aste Nagusian Bilboko Konpartsetan berrerabiltzeko edalontziak erabiliko ditugu!!

Egun Euskal Herri osoko jaietan erabiltzen ari dira edalontzi hauek, eta hauen helbururik garrantzitsuena ingurugiroan eragin baikorra izatea da, hondakin gutxiago sortuz. Goizean-goiz errezintoan ikusten ziren plastikozko edalontzien pilaketak berriz ere ez ikustea izango da gauzarik nabarienetariko bat.

Egia da “pinito” batzuk egin izan ditugula, konpartsa batzuek jada horrelako edalontziekin funtzionatu izan baitute beste urte batzuetan, oso apostu positiboa izan delarik. Beraz, aurten guztiok erabiliko ditugu: edalontzi izugarri politak, gardenak baina kolore ezberdinekin, kuadriletan ezberdindu ahal izateko. Gainera, goma bat ere edukiko dute nahi dugun lekuan lotzeko eta era erosoan eroan ahal izateko. Denetan pentsatu dugu!!

Bakarrik euro bat balio izango dute, bai edalontzi txikiek zein katxi tamaina dutenek, eta egun guztietan erabili ahal izango dira.

Jendartea aurrera doa eta egun gai hauekiko sentsibilitate berezi bat dago. Jaietan ere aurrera egiten dugu eta Bilboko Jaiak 30 urte eta gero horrelako aurrerapausoak egiteko prest daude. Prest gaude!!

Aldaketa hau oso positiboa da: hondakin gutxiago eta errezintoa garbitzeko ur gutxiago. Hobekuntza nabaria Aste Nagusirako!!

Inportantea da hau Aste Nagusira hurbilduko den jende guztiari zabaltzea, azken finean guztion artean emango dugulako aurrerapauso hau.

Jai herrikoiak bultzatu!

GASTEIZKO JAIAK, JAI HERRIKOIAK.

Egunon eta mila esker etorritako guztioi

Gasteizko jaiak hasteko astebete baino ez da falta. Hori dela eta, Blusa eta Nesken Batzordeak eta Txosnen Batzordeak prentsa agerraldi honen bidez gasteiztarrei eta instituzioei jai parte hartzaile arrakastatsu eta baketsuak izateko gure hausnarketa, proposamena eta gonbitea egin nahi diegu.

Blusa eta Nesken komisioa eta Txosnen batzordea, Gasteizko jai eta kultur eremuetan finkatuak eta erreferenteak garen bi kolektibo herrikoi gara. Azken hamarkadetan Gasteizko jaiei kontzertuak, giroa, antzerkiak, gastronomia, aldarrikapenak, kirola, kaleko musika… eskeini dizkiegu eta baita, Zeledon ospetsua eta nola ez Zeledon txiki eta Neska txikia ere. Gaur egun ezinezkoa litzateke imaginatzea jaiak, blusen, nesken eta txosnen parte hartzerik gabe. Bi batzordeak badira ,bertatik pasa diren milaka gasteiztarren lanari esker izan da. Zalantzarik gabe egun garena izan zirenek eta gaur egun garenok egindako lanaren emaitza da.

Aurten ere, ilusioz ekin diogu kolektibo sozial guztientzako jaien projektuari. Inor baztertzen ez duten jaiak nahi ditugu, guztiok parte hartzen ditugunak, norberak ahal duen moduan. Gure jaiak besteetatik bereizten dituen izaera jostagarri eta originala izatea nahi dugu.

Gurea, parte hartzea eta aldarrikapena oinarritzat dituen jai projektua izanik, kolektibo biok jaiak prestatu behar ditugunean instituzioek gehiegizko burokratizazioaren bidez antolatzen ditugun ekitaldi guztiak kontrolatzen dituzte. Eta batzutan, Batzorde biontzat objetiboak ez diren arrazoiak arguadiatuz baztertu ere egiten dituzte ekitaldi batzuk.

Gasteizko jaiak ulertu daitezke Blusa eta neskarik gabe? Eta txosnarik gabe? Eta Blusak eta neskak izan al daitezke euren pankarta satirikorik gabe, jaietarako kontratatutako antzezle taldeak balira bezala? Txosnak izan al daitezke festa giroko erreibindikazio sozialik gabekoak, hondartzako txiringitoak balira bezala? Ez, ezta?

Jaiak horrelakoak nahi ditugu, inor mindu edo baztertu gabe baina mihia ere bridatu gabe. Ez dugu Turismo bulego batetik kontratatutako feria itxurako jairik nahi.

Honen harira, gogoratu behar ditugu, iaz Gasteizen gertatutakoak, Blusa eta neska koadrila bati pankarta kendu izana eta antidisturbioak goizero txosnetatik ronda egin izana, eta baita Bilbon gertatu zena ere edo aurten Sanferminetan gertatatutakoak.

Sentzu honetan, aurreko igandean Uztailak 25, Santiago egunean, Blusa eta Nesken Batzordeak urtero Euskal Preso Politikoen senideei elkartasuna helarazteko antolatzen dugun ekitaldian, Ertzaintzak eskubide zanpaketa berri bat burutu zuen. Antidisturbio brigadak Foru Enparantza inguratu eta 3 pertsona identifikatu eta terrorismoaren apoligia leporatu zien, horien artean egun Blusa eta Nesken Batzordeko lehendakaria dena. Gertaera honek Euskal Preso Politikoen senideen aldeko elkartasuna kriminalizatzeko bidean beste pausu bat da eta aldi berean Batzorde guztiaren kontrako eraso bat bezala hartzen dugu.

Gertakari hauen aurrean Blusa eta neska eta Txosnen Batzordeok honako hau adierazi nahi dugu.

Batetik, 2010eko Gasteizko Jaiak bakean disfrutatu nahi ditugula, Gasteiztar guztionak izatea nahi dugula, eta benetako jai herrikoiak izan daitezen gure esku dagoen guztia egingo dugula. Konpromiso bera eskatzen diegu instituzio guztiei, eta jakinarazi nahi diegu ere, ez gaudela prest jaietan adierazpen askatasunaren aurkako erasorik onartzen jarraitzeko.

Bestetik, Gasteizko jaiak grisak, aspergarriak, gure hiriaren behar kulturalen ikuspegi bakar eta merkantilista duten batzuen kontolpean izan ez daitezen Gasteiztar guztiok gonbidatu nahi ditugu Blusa eta neska koadrilok eta Txosnok antolatutako ekimen guztietara eta bereziki Blusa eta neskek abuztuaren 5ean Ikurriñari egingo dioten omenaldira eta Txosnek abuztuaren 6an ospatuko duten entxosnazio egunera. Jaietan egongo gara.

Gora Gasteizko Jaiak!!!

Blusa eta nesken Batzordea- Gasteizko Txosnen Batzordea.

FIESTAS GASTEIZTARRAS, FIESTAS POPULARES

Egunon y muchas gracias a todos los que habeis venido.

Ya solo falta una semana para el comienzo de nuestras fiestas. Por ese motibo las comisiones de Blusas y neskas y Txosnas de Gasteiz queremos a traves de esta rueda de prensa hacer llegar a todos y todas las gasteiztarras, asi como a las instituciones, nuestras reflexiones compartidas, nuestras propuestas y una invitacion para conseguir unas fiestas participativas tranquilas y exitosas.

La comision de Blusas y Neskas y la Comision de Txosnas de Gasteiz somos dos colectivos populares , consolidados y referentes dentro del espacio festivo-cultural de Gasteiz.Dos colectivos que a lo largo de decadas hemos dado a las fiestas de Gasteiz conciertos, ambiente, teatro, gastronomia, reivindicacion , deporte y musica en la calle…sin olvidar a nuestro mitico Celedon y como no al Celedon txiki y Neska txiki. Hoy en dia nadie podria entenderlas fiestas sin la participacion de blusas, neskas y txosnas. Ambas comisiones existen gracias al trabajo desinteresado de miles de Gasteiztarras que han pasado por ellas. Sin lugar a dudas lo que hoy somos es el fruto de la labor de todas las personas que fueron y somos parte de ellas.

Un año mas seguimos con nuestro proyecto ilusionante de crear unas fiestas para todos los colectivos sociales, donde nadie se sienta marginado ,donde todos y todas participemos ,cada uno en la medida que pueda ,para hacer de estas unas fiestas especiales y con un marcado carácter ludico y original que la distinga de otras fiestas.

Siendo este un proyecto festivo creado desde la ilusion de unas fiestas participativas y reivindicativas ,los dos colectivos nos encontramos a la hora de preparar estas fiestas con unas instituciones que tienden o bien controlar todo el proceso festivo con una abrumadora burocratizacion de todos los actos que intentamos organizar o bien la simple exclusion de algunos actos aludiendo a razones que desde estos dos colectivos creemos poco objetivas.

¿Podemos imaginar las fiestas de Gasteiz sin Blusas y neskas? ¿y sin txosnas? ¿ y puede haber Blusas y neskas sin sus pancartas satiricas como si fueran actores contratados para las fiestas? ¿o txosnas sin reivindicaciones sociales en hambiente festivo como si fueran chiringuitos de playa? No, verdad?

Asi es como queremos las fiestas, sin ofernder o marginar a nadie pero sin mordernos la lengua. No queremos unas fiestas que parezcan una feria contratada por una oficina de turismo.

Y al hilo de estas reflexiones queremos recordar lo ocurrido el año pasado en fiestas, es decir, la retirada de la pancarta de una cuadrilla o la ronda diaria de los antidisturbios por el espacio de las txosnas y tambien lo ocurrido en Bilbao y lo ocurrido este año en los Sanfermines.

En este mismo contexto, este pasado domingo 25 de Julio, dia de Santiago, en el acto de apoyo a los familiares de los/as presos/as politicos/as que anualmente organizamos la Comisión de Blusas y Neskas, hemos asistido a una nueva conculcación de derechos por parte la Ertzaintza. La brigada de antidisturbios rodeo la plaza de Los Fueros identificando e imputando apología del terrorismo a 3 personas, entre las cuales se encontraba la actual presidenta de la Comisión de Blusas y Neskas. Esto supone un nuevo salto en la estrategia de criminalizar la solidaridad hacia los familiares de los/as presos/as politicos/as que diferentes colectivos festivos llevamos a cabo, y en este sentido consideramos esta agresión como un ataque a toda la Comisión en si.

Ante estos hechos las Comisiones de Blusas y neskas y de Txosnas de Gasteiz queremos expresaros lo siguiente:

Por una parte, deseamos disfrutar unas fiestas de Gasteiz en paz, que sean de todos y para todos y todas las gasteiztarras, para lo cual vamos a hacer cuanto este en nuestras manos para impulsar unas fiestas verdaderamente populares. Que les pedimos este mismo compromiso a todas las instituciones, pero que no vamos a seguir tolerando estos graves hechos que atentan contra la propia libertad de expresión en las fiestas.

Por otra parte queremos invitar a todos y todas las gasteiztarras para evitar que estas se conviertan en unas fiestas grises, aburridas , totalmente dirigidas y controladas por quienes solo les interesa una vision mercantilista y parcial de las necesidades culturales de nuestra ciudad, a participar en todas las actividades organizadas por las cuadrillas de Blusas y neskas y las txosnas y especialmente al homenaje a la ikurriña organizado por los Blusas y neskas el dia 5 y al entxosnazio eguna organizado por las txosnas el dia 6. Nos vemos en fiestas.

Gora Gasteizko Jaiak!

Comision de Blusas y Neskas- Comision de Txosnas de Gasteiz

Gasteizko jaiak Txosnetan 2010

2010/05/22 Kongresua

kongrasua25

(argazki guztiak “argazkiak” atalean)

Egitaraua / Programa

Jai Herrikoien 1. kongresua

Capitol Zinemetan (Bilbo)

9:30  Harera / Recepción

10:00 Aurkezpena eta Agerraldiak / Presentación e Intervenciones

12:00 Prentsaurrekoa (Arriaga plazan) / Rueda de prensa (Arriaga)

13:00 Agerraldiak eta Ondorioak / Intervenciones y Conclusiones

14:00 Lunch (Kafe Antzokian)

17:00 Poteo alde zaharretik

Alde zaharreko tabernariek egitarau berezia prestatu dute egun honetarako / Los taberneros y taberneras del casco viejo han preparado para este día un programa especial:

12:30 – 15:30 trikitrilari eta albokariak

19:30etatik aurrera: Guretzat fanfarrea + Marmara Dixie Band

Tabernak: Urkia, Nekane, Madariaga, Motrikes, Jonen etxea, Gure etxea, Zamakona, Amaiur, Morga, Jade, Lekerika, Areatza, pizzeria Via, Herriko taberna, Javier, Akaitz, Zulo, Ormaetxe, Zazpi bide, Bizitza, Kukusoak, Kirru, Iñakiren taberna, Txiriboga, Kalderapeko eta Bizkaia II


Jai eredu parte-hartzaileak jasaten dituen erasoen aurrean nola erantzun erabakiko dute hiri, herri eta auzoetako eragileek.

Hau da joan den larunbatean Garako Garur 8 gehigarrian argitaratutakoa Kongresuari buruz:

Atxikimenduei dagokienez hemendik gure eskerrik beroenak emateko aprobetzatuko dugu.

Urte osoan zehar eta herri/auzo eta hirietan jaiak antolatzen dugunontzako izugarrizko poza izan delako hainbat kultur, kirol eta beste esparruetako eragileen babesa jasotzea.

Ikusten duzuenez oso oso zabala eta anitza izan da babesa hori: ia 70 jai batzorde, ia 100 kultur elkarte, auzo elkarte, gazte elkarte, dantza talde, hamarnaka kirolari, musikari asko Euskal Herrikoak (gurekin jai guztietan daudenak) eta Euskal Herritik kanpokoak ere (Manu Chao, Albert Pla, Habeas Corpus, Carlo Fabretti…), idazleak, antzerki taldeak eta aktore eta aktoresa, artistak, bertsolariak, irakasleak, gastronomoak, sukaldariak, dendak, tabernak, kazetariak…eta abar luze bat…

Maiatzean gaude eta jaiak jada hasita leku batzuetan eta hastear Euskal Herri osoan zehar. Unerik egokiena jai eredu herrikoia eta partehartzaleari bultzada emateko. Oraindik lan asko dugu aurrean!!

Eta lan ildo honekin jarraituz, atxikimenduez gain, maiatzaren 22an ahalik eta fiestologo gehien elkartzea da gure intentzioa.

Oinarrizko dossierra prestatu dugu bi helbururekin:

1. Jai Batzordeen, txosnen zein konpartsen arteko sarea sortzeko lehengo pausuak eman.
2. Arrakastatsuak diren jai herrikoi eta partehartzaileen kontra sufritzen ditugun erasoen inguruan hausnartzea eta honi ze motatako erantzunak eman ahal zaizkion bilatzea gure pluraltasuna errespetatuz baina indarrak lotuz.

Dossierra, eztabaidaren lehenengo zatia baino ez da: bertan, jai eredu ezberdinak aztertuko ditugu, bidean topatzen ditugun arazoak aurreikusiz gure helburua elkarlana sustatzea izanik (sarea sortu). Horrela, proposamenak egiten ditugu hemendik aurrera eman beharreko erantzun posibleak hausnartuz elkartasuna gure ibilbidearen ardatz nagusia izanik. Ikusi DOSSIERRA

Dossier honek aportazioak onartzen ditu hauek ideiak gehitu baino ez baitute egiten.

Logoa hausnarketa guzti honen isla dugu eta gure aldetik, eztabaida hau indarrean dagoela baieztatzen dugu denboran zehar aldaketak onartuz, gure jaien eskakizunei erantzuna emanez. Logoa baita, bizirik dago eta eraldatuz joango da, gure lan esparrua moduan.

Administrazio eta hauen arduradun politikoak guzti honen inguruko gogoetak egin beharko lituzkete. Gurekin batera aurrera egitera gonbidatzen ditugu…atzerapausurik ez!

Esta semana os hemos pasado a la prensa las adhesiones que hemos recibido con el manifiesto Jai Herrikoiak Bultzatuz y los pasos que estamos dando de cara al congreso de fiestólogos que vamos a celebrar el día 22 de mayo en los cines Capitol.

En lo que se refiere a las adhesiones, aprovechamos para agradecer sinceramente el apoyo mostrado.

Por que para los y las que durante todo el año estamos trabajando en nuestros pueblos y barrios, supone una enorme alegría recibir el apoyo de gente del mundo de la cultura y del deporte entre otros.

Como podéis ver, ese apoyo es un apoyo muy amplio y variado: casi 70 comisiones de fiestas, un centenar de asociaciones, de barrios, de jóvenes, grupos de danzas, deportistas, muchos músicos tanto de Euskal Herria (los y las que están con nosotros en las fiestas) como de fuera (Manu Chao, Albert Pla…), escritores, grupos de teatro, actores y actrices, artistas, bertsolaris, profesores, gastrónomos, cocineros, tiendas, bares, periodistas y un largo etcétecera.

Y parte de ese trabajo que nos queda, es además de las adhesiones, juntar a todos los fiestologos y fiestologas que podamos el 22 de mayo en Bilbo.

Tenemos un dossier base para debatir con dos objetivos claros:

  1. Comenzar a crear la primera red de comisiones de fiestas, konparsas y txosnas de Euskal Herria.
  2. Debatir sobre la situación de acoso que se mantiene contra el modelo popular y participativo que llevamos trabajando tantos años y que tantos éxitos ha cosechado. Y sobre las posibles maneras de respuesta a ese acoso. Desde la pluralidad que somos todos nosotros y nosotras, pero aunando esfuerzos.

El dossier es un primer pilar para el debate: en el que analizamos diferentes modelos, listamos las distintas problemáticas a las que nos enfrentamos, hacemos un planteamiento para el trabajo en común (crear esa red) y planteamos unas propuestas para respuestas posibles de aquí en adelante sobre todo con el concepto solidaridad como pilar de todas las propuestas. Ver el DOSSIER

A este dossier se le pueden hacer aportaciones desde ya que creemos serán incluyentes, es decir, irán a sumar ideas para que luego vayamos viendo que posibilidades de uso tenemos en cada momento y en cada sitio.

El logo es el reflejo de lo especial de este debate: nosotros y nosotras planteamos este debate como algo vivo y en constante evolución, como nuestras fiestas, y el logo también es algo vivo, con dos posiciones de momento….irá evolucionando….como este espacio de trabajo.

Esperamos que las administraciones y sus responsables políticos tomen nota. Que evolucionen con nosotras y nosotros….que no involucionen!!